Siemens Gamesan espedientea erretiratzea exijitu dute

2017/11/28
Enpresak aurkeztu duen espedientea erretira dezaten galdegiteko, Siemens Gamesako langileek parte hartu dute ELA, CCOO, UGT eta LAB sindikatuek Hego Euskal Herriko lantegietan deitu dituzten bilkuretan. Bestalde, agerraldietan ohartarazi dute ez dutela “kaleratze bat ere onartuko”.

Datozen asteetan mobilizazioak areagotu egingo dira, “beste herrialde batzuetan bezala langile guztientzako enplegua bermatuko dela ziurtatzeko".

Zehazki, 155 langile kaleratu nahi ditu Hego Eukal Herriko hainbat lantokitan:107 Nafarroan (92 Sarrigurenen, 11 Orkoienen eta 4 Agustinosen) eta 48 Zamudion.