ELKARRIZKETA
Silvia Guillen: "Kalean egotea beharrezkoa da, baina sindikalgintzak umoretik eta sormenetik ere behar du"
2023/10/04
Silvia Guillen ELAko militantea elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
Silvia Guillen Alvarez de Eulate sindikalista da. Eta, gainera, artista. Udara honetan Silvia ezagun egin zen, H&M Nafarroako dendetako langileen akordioa lortzeko bidean Shakira eta Bzrp musikarien abestiaren moldaketa egin zuenean. Abuztuan hilabete luzetako borroka horrek akordio bikain batean amaitu zen. Berriki Euskadi Irratian elkarrizketatu dute. Silvia bera eta sindikalgintza hobeto ezagutzeko aukera bikaina.