Sindikal ondare historikoari buruz ministro kontseiluaren erabakiari helegitea ezarriko dio ELAk

2007/10/30
Urriaren 19ko ostiralean Ministro Kontseiluak “Kontingentzia Funtsa”ren aplikapena onartu zuen ELA eta CNTren sindikal ondare historikoaren ondasunak ordaintzeko. ELAren ustetan, Ministro Kontseiluaren akordioak Gerra Zibilaren garaian sindikal erakundeak jasandako indarrezko ebastea zela eta, berezkeriazko irizpideak erabiltzen ditu, eta espreski ELArekin. Akordioan aitortzen zaizkigun ondasunak baino askoz gehiagoren jabetasuna egiaztatu du ELAk.

Beraz, egoera baieztatu eta administrazio bitartekoak onartzen diren unean, ELAk helegitea ezarriko du bere eskubideak errespetatuak izan daitezen.