Sindikalgintza urriaren 1eko erreferendumarekin konprometitua

2017/09/11
Gure nazio eta herrietako langileriarentzat ate berri bat irekiko duen momentu historikoa bizi du gaur Catalunyak. Kataluniako gehiengoak bere etorkizun politikoa askatasunez erabaki nahi du, eta, horregatik, behin baino gehiagotan mobilizatu da modu baketsu eta demokratikoan, euren erabakia erreferendum baten bidez gauzatzeko duten eskubidea aldarrikatzeko.

Sindikatuen argiri bateratua (Intersindical CSC, COS, IAC, Intersindical Valenciana, STEI Intersindical, Confederación Intersindical, CSI, CUT, CIG, ELA, ESK, Intersindical Canaria, LAB, SAT, STEILAS)

2009ko irailean Arenys de Munt-en antolatutako lehen kontsulta egin zenetik Kataluniako Parlamentuak 2017ko urriaren 1erako deitutako Erreferenduma heldu arte, formalki 18 bidez eskatu zaio Espainiako Gobernuari Katalunian erreferendum lotesle bat burutzeko aukera eskaintzea eta hori gauzatzeko beharrezko diren erreforma legalak martxan jartzea. Espainiako Gobernuak eta gai honetan laguntza ematen dien guztiek, ordea, ezetza eman diote demokratikoki gatazka politiko hau konponbidean jarriko lukeen eztabaida erreal bat martxan jartzeari.

2012tik aurrera, urtero, irailaren 11n egin diren herri mobilizazioetan milioi eta erdi pertsona baino gehiago atera dira kalera: 2014ko azaroaren 9ko kontsultan 2.305.290 pertsonek eman zuten bozka, horietatik %80’76 Katalunia estatu independente bat izatearen alde agertu ziren eta 2015ko hauteskundeetan alderdi independentistetako diputatuak izan ziren garaile, gehiengo absolutua erdietsita.

Zentzu honetan, adierazpen hau sinatzen dugun sindikatuok argi utzi nahi dugu ondokoa:

1. Bozka eskubidea oinarrizko eskubidea da edozein gatazka modu justu eta partehartzailean konpondu nahi duen jendarte baterako.

2. Katalunia eta Espainiar estatuaren artean ireki den gatazka hau errefendum batez bidez bakarrik konpondu daiteke, kataluniako herriak bere etorkizun politikoa askatasunean erabaki dezan.

3. Espainiako estatuaren etengabeko ezezkoa izan da Katalunian adostutako erreferenduma piztu duena, alegia, etengabeko ukazioak eragin du Kataluniako Parlamentuak 2017ko urriaren 1erako autodeterminazio erreferenduma deitzea, aldebakarrez.

4. Azpian sinatzen dugun erakundeok sutsuki babesten dugu urriaren 1ean erreferenduma egitea eta emaitzak onartzeko konpromisoa adierazten dugu.

5- Inola ere ezin da izan debekua, errepresioa edo judizializazioaren bidea erreferendum hau deitu izanaren aurrean Espainiako estatuak emango duen erantzuna.

Hortaz, mobilizatu eta erreferendumaren defentsaren parte aktiboa izateko konpromisoa hartzen dugu, betiere, urriaren 1 honetan herri katalanak botoa ematera joateko aukera eduki dezan modu libre eta demokratikoan.

Demokrazia eta herrien autodeterminazio eskubidea da urriaren 1 honetan jokoan dagoena. Horregatik, pauso bat aurrera eman nahi dugu elkartasunetik eta klase aliantzatik, Kataluniako prozesuaren aurrean konpromisoa hartuz eta honen parte aktibo izanez.

Lehenik eta behin, konbentzituta gaude mobilizazioa eta herri aktibazioari esker bakarrik lortu daitekeela urriaren 1ean Kataluniako herritarrek bozkatu ahal izatea. Bigarrenik, ulertzen dugu Kataluniak irekitako bideak beste ate bat ireki dezakeela Espainiar estatuko gainontzeko nazio eta herrietako langileen bizi baldintzak hobetzeko eta jendarte demokratiko eta justuagoa lortzeko.

Bartzelonan, 2017ko irailaren 10ean

Intersindical CSC, COS, IAC, Intersindical Valenciana, STEI Intersindical, Confederación Intersindical, CSI, CUT, CIG, ELA, ESK, Intersindical Canaria, LAB, SAT, STEILAS