Sindikatu, alderdi eta eragile sozialetako ordezkariak elkarretaratu dira Bilbon Herrira elkarteak deituta

2013/02/28
Sindikatu, alderdi eta eragile sozialetako ordezkariak elkarretaratu dira Bilbon Herrira elkarteak deituta
Adolfo Muñoz "Txiki", ELAko idazkari nagusiak parte hartu du gaur eguerdian Bilbon datorren astean Herrira elkarteak Bruselara eramango duen delegazioaren aurkezpenean. Egun horretan hainbat parlamentariekin elkarrizketako da delegazioa eta Parot doktrina ez aplikazea eskatuko dute.

Martxoaren 20an Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Espainiak Ines del Rio eta 197/2006 doktrinari dagokion epaian jarritako helegitea aztertuko du. Azken erabakiak, ez du soilik Ines del Rioren kasuan eragina izango, baizik eta dagoeneko euren zigorra bete eta espetxean jarraitzen duten 72 euskal preso politikoei.

Bestalde, 13 Estatu ezberdinetako europarlamentariekin bilerak egingo dituzte presoen egoera azaltzeko.