Nafarroako hezkuntza publikoa

Sindikatu deitzaileek erabateko arrakastatzat jo dute apirilaren 3ko greba

2023/04/05
Irakasleen % 50ek baino gehiagok egin zuten greba, nahiz eta Hezkuntza Departamentuak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri. Sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean eta aldarrikapenekin bat egin duten atxikimentu gehiago erregistratu dituzte, guztira 100dik gora. Ohartarazi dute mobilizazioen dinamikarekin jarraituko dutela, edukidun negoziazio-prozesu bat hasi ezean.

Deialdia egin duten sindikatuek erabateko arrakastatzat jo dute apirilaren 3ko jardunaldia. Irakasleen % 50ek baino gehiagok egin zuten greba, nahiz eta Hezkuntza Departamentuak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri. Goizeko mobilizazioak Tafallan, Tuteran, Donezteben, Altsasun, Lizarran eta Departamentuaren aurrean izan ziren, Iruñean.

Azken horri hainbat zentrotatik iritsitako zutabe oparoak batu zitzaizkion, eta horietako bakoitzak deialdi honetako aldarrikapen bat egin zuen: ratioen jaitsiera, lan gainkarga, erosahalmena berreskuratzea eta lanpostuen egonkortzea.

Arratsaldean Iruñean deitutako manifestazioak, Nafarroako hiriburuko bi ikastetxe historiko batzen zituenak (Plaza de la Cruz BHI eta San Francisco IP), herritarren babes zabala izan zuen. Agerian geratu zen gizarteak Nafarroako Gobernuari eskatzen dion aldarria, Hezkuntza Publikoan neurri zehatzak eta irakasleentzako lan-hobekuntzak negozia ditzan, eta horiek guztiek zuzenean eragingo lukete eskaintzen den zerbitzu publikoaren hobekuntzan.