Nafarroako Hezkuntza Publikoa

Sindikatu guztiek greba deitu dute irailaren 26rako, hezkuntzan aurrekontu handiagoa eskatzeko

2024/06/27
Salatu dute ikasturte honetan ez dela aurrera egin dauden arazoetan, hala nola, lan gainkargan, gehiegizko ratioetan, erosahalmenaren galeran eta plantillen ezegonkortasunean. Gai horiek guztiek eragina dute Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren kalitatean.

Hezkuntzako Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatu guztiek agerraldia egin dute gaur, hurrengo ikasturtearen hasieran hainbat mobilizazio iragartzeko. Horien artean, nabarmentzekoa da irailaren 26ko greba eguna.

Salatu dute 23-24 ikasturtean ez dela inolako aurrerapenik lortu arazo guztietan, hala nola, lan gainkargan, gehiegizko ratioetan, erosahalmenaren galeran eta plantillen ezegonkortasunean.

Horregatik, hainbat mobilizazio jarri dituzte martxan, hezkuntzarako aurrekontua handitzeko eta hezkuntzako langileen eskaerei aurre egiteko.

 

Hemen sindikatuen oharra