Erorien monumentu frankista
Sindikatuek eta kolektibo sozialek bat egin dute eraistearen aldeko manifestazioarekin
ELA, ESK, CCOO, CGT, CNT, Solidari eta Steilas sindikatuek, eta Mugarik gabe, Zabaldi, Sare Antifaxista, Lunes Lilas, Gerezi Lilas, Iruñerriko Mugimendu Sozialista, Koordinadora Jardun eta Haritu eragileek, azaroaren 8ko manifestaziora deitu dute, Iruñeko monumentu frankista botatzeko eskatuz.
Sindikatuek eta eragile sozialek bat egin dute frankismoaren biktimek eta elkarte memorialistek larunbatean, azaroak 8, Erorien monumentutik abiatuko den manifestazioarekin, monumentuaren behin betiko eraispena aldarrikatzeko.
Ikur frankista horrek biktimen eskubideak urratzen ditu eta memoria historikoa desitxuratzen du. Horregatik, PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik bultzatutako eraldatzea arbuiatu dute, ez baitu erreparazioa bermatzen, ezta egia ere.
Gaurko prentsaurrekoan, Nafarroako herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, ikur frankistarik gabeko eta memoria demokratikoaren aldeko gizarte baterantz aurrera egiteko.