Sindikatuak indartsu egiten gaitu

2015/04/28
2015eko Maiatzaren Lehenean sindikatuaren garrantzia aldarrikatu nahi du ELAk. Enpresarien helburu nagusia prekaritate laboral eta soziala zabaltzea dela. Honen aurrean argi eduki behar dugu langile-klase antolatua dela indarra ematen diguna.

Lehenengo ekitaldia, azken urteotan egin ohi den bezala, mitina izango da, Bilboko Jesusen Bihotzaren plazan, 11:45etatik aurrera. Hor ere aldaketa txiki bat egin da, aurreko urteetan baino 15 minutu beranduago hasiko baita. Mitinean idazkari nagusi Adolfo Muñozek hitz egin ostean, manifestazioan joango gara Kale Nagusitik behera Plaza Biribileraino, han amaierako ekitaldi txiki bat egingo dugu.

Bazkaria 14:00etan hasiko da Areatzan, han muntatuko da karpa erraldoi bat, 1.500 lagun hartzeko modukoa. Elikadura-burujabetza da borroka nagusietako bat mundu bidezko eta solidarioago bat eraikitzeko bidean, non pertsonei eta ingurumenari lehentasuna emango zaie, planetaren suntsipena ekarriko duen ekonomia-eliteen onuraren aurretik.