Sindikatuak pozik Osakidetzan izandako lanuzteek langileen babesa izan dutelako

2007/11/15
Azaroak 15 mobilizazio eguna izan da Osakidetzan. Mobilizazioak deitu dituzten sindikatuak pozik agertu dira, deialdiak langileen babesa jaso duelako. Hau da ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek prestatu duten komunikatua.

Bilbao, 2007ko azaroaren 15ean. Gaur, Osakidetzak lanuzte orokorra bizi izan du. Lanuztea, langileak modu masiboan jarraitu egin dute. Horrexegatik, langile guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditugu, Osakidetza goizeko 8etatik 11etara gelditzeagatik. Esan behar dugu ere, lanuztearen erdian egindako kontzentrazioetan, txandaren arabera, lanera sartu behar ez ziren langile asko parte hartu dutela.

Langileek argi dute, inbertsio defizita eta lan baldintzen urrapenei, gehitu egin zaiola justifikatu ezin den diskriminazio tratua. Gogoratu behar dugu ere, hiru kontzentrazio egin direla gaurko lanuztearen deialdia baino lehen, eta kontzentrazio horietan 5.000 langile baino gehiagok parte hartu zutela.

Gaur, argi utzi dugu, Osakidetzak aurrean dituen langileak asko direla, gehiengo nagusi bat, alegia. Agerikoa da, konflikto hau ez dela desaktibatzen langileak mesprezatuz eta bere ordezkariak deskalifikatuz.

Soluzioa ere, ez da manipulazioa eta koakzioa erabiltzea, Osakidetzak egiten duen bezala. Ez du ezertarako balio langileei gutunak bidaltzea, edota enpresa pribatu bat ordaintzea langileak gogaitzeko inkesta guztiz bideratua eginez, gero negoziatzeko borondaterik ez badago. Jada ez diote inori ziria sartzen.

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuok, Osakidetzari exijitzen diegu Mahai sektoriala deitzea, baina benetako proposamenak eginez, horrela aurrera egiteko aukera izango dugu langile guztiek behar duten edukidun lan hitzarmena lortzeko. Bestelako jokabide bat izatea, lan kategoria guztietako 20.000 langile baino gehiago eta %90aren ordezkaritza sindikala kontuan ez izatea baita.

Osakidetzak, egunero zentro publikoetan lanean ari garen pertsona guztiak behar ditu. Osakidetza guztiok garelako, Lan Baldintzen Akordioak guztion lan baldintzak hobetu behar ditu.

Horrexegatik, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE Sindikatuok argi dugu ez dagoela inolako justifikaziorik diskriminazio eta langileen artean tratu desberdina erabiltzeko, ezta negoziazioa bere kabuz ixteko.

Gure negoziatzeko borondatea, mahai sektorial bilera guztietan plazaratu dugu. Osakidetzak, orain arte mantendu duen negoziatzeko jarrera ezarekin jarraitzen badu, mobilizazioekin aurrera jarraituko dugu, dudarik gabe. Bihar, azaroak 16, lanuztea deitu dugun sindikatuok, bilera berri bat izango dugu, izan duen jarraipena sakonago aztertu eta aurrera pausuak zehazteko.