Sindikatuek agur berezia eman zioten ostiralean Emakumeen Mundu Martxari Donostian

2005/05/26

Egun honetarako Sindikatuek ekimen bat antolatu dugu Donostian, goizeko 11.30tan, Donostiako Udaletxearen aurrean, "EMAKUMEOK POBREZIARI HESIA JARRIKO DIOGU" lemapean.

Donostiako ekimenaren ideia zirkulu bat osatzea da, Martxaren pankartaren laguntzarekin giza kate bat eginez. Giza kate hau goizeko 11.30tan aterako da Donostiako Udaletxetik, eta aurrera joango da Hernani, Andia, Miramar, Abenida, Okendo eta Boulevard kaleetatik. Osatuko dugun Zirkulu horren barruan emakumeon pobrezia mantendu eta areagotzen duten Erakunde desberdinen eraikuntzak daude: Udaletxea, Eusko Jaurlaritza, INEM, Diputazioa eta Kutxa. Erakunde bakoitzean, idazki bat sartuko dugu aldarrikapen zehatzekin.

Zirkulua martxan ibiliko da 12.30ak arte, orduan katea askatu eta kaleen artetik sartuko gara Kutxa eta Diputazioko eraikuntzak dauden kaleetararte (Gipuzkoa Plaza, Peñaflorida, Garibai eta Andia), eta bertan beste zirkulu txikiago bat osatuko dugu, lehenengo zirkuluan erabili ditugun pankartak gure buru gaietik altxatuz. 12.50n, berriz mugutuko gara: Peñafloridan gaudenok, Garibai kalera, eta Andia kalean gaudenok Gipuzkoa Plazara, eta leku bietan aldi berean komunikatu bat irakurriko da, eta horrela pobreziaren aurkako mobilizazio hau bukatutzat emango dugu.

Planoa