Sindikatuek deitutako greba egunari eusten diote

2008/02/20
Osakidetzako sindikatuak Osakidetzak egindako proposamena baloratzeko bildu ziren atzo arratsaldean. Bileran sindikatu guztiek oso eskasa jo zuten Osakidetzak egin zien proposamena eta horren ondorioz erabaki zuten aurreikusita dauden 24 orduko lanuzteak mantentzea.

Horrela, otsailak 21 eta martxoak 6rako planteatutako 24 orduko lanuzteak mantententze dira, eta horiekin batera konzentrazioak eta bestelako protesta ekintza guztiak. Atzoko bileran beste proposamen bat sortu zen: martxoak 5 beste egun greba bat egitea, eta gaur bertan sindikatuak bilduko dira hori baloratzeko eta zehazteko.

 

ELAren hitzetan Osakidetzak luzatu duen proposamena oso eskasia da. “Momentuz mahaigaineratu dutena oso gutxi da eta ez du erantzuten kolektibo guztiei planteatutako aldarrikapenei”. Gainera, egindako proposamenak ez ditu bideratzen zenbait elementu oso eragin ezkorra dituztenak osasun publiko eremuan. Elementu horiek, exklusibidade osagarria eta autokonzentazioa, hain zuzen, Sindikatu Medikoarekin paktatuta ziren, eta dekretu bitartez inposatu zuten.

 

Bestalde, proposamenak duen helburua, berriro langileen zatiketa da. ELAren iritziz Osakidetzak egin behar duen proposamena guztien beharrak eta aldarrikapenei erantzun behar dio, bestela mobilizazioek

ekin jarraituko ditugu.