Sindikatuek Donostia Ospitalean itxialdia egin dute Osakidetzak euren eskariei bizkar ematen duela salatzeko

Osasun Sailak ondo baino hobeto ezagutzen ditu sindikatuen aldarrikapenak, horien guztien izaera eta gauzatzeko modua. Horietako asko lehenago ere tratatu dira Osakidetzako Mahai Sektorialean, eta borondatea izanez gero erraz konpon daitezke.
Bada, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak modu masiboan 4 greba-egunekin bat egin ondoren, eta maiatzaren 16rako ospitaleen eta osasun mentalaren sarean egin den greba-deialditik gertu, Osakidetzak gai-zerrenda bat bidali digu, eta bertan ez da gure aldarrikapenen arteko bakarra jaso ezta horietako bakar bati buruzko proposamenik ere. Plantillari bizkarra ematen dion eta Mahai Sektorialari gutxieneko edukia ukatzen dion jarrera immobilista hori erabat onartezina da.
Onartezina da Eusko Jaurlaritzak 2021eko ekitaldian 605 milioi euro aurreztu dituela harro esaten duen eta Arartekoak herritarrei eskaintzen zaien osasun-zerbitzuari buruz jasotako kexen kopuruak gora egin duela adierazten duen bitartean, Osasun Sailak negoziatzeari uko egitea.
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek negoziatzeko borondatea berretsi dute, baina eskatutako norabidean pausorik ematen ez bada, mobilizazioekin jarraituko dutela eta ez direla Mahai Sektorialera itzuliko ohartarazten diote Osakidetzari.