Sindikatuek eutsi egiten diete Osakidetzan deitutako mobilizazioei

2008/02/25
ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta SAE sindikatuetako ordezkariak otsailaren 25ean bildu dira Bilbon Osakidetzaren zuzendaritzak egindako proposamena aztertzeko; sindikatuek martxoaren 6rako aurreikusita dagoen 24 orduko greba deialdia mantentzea erabaki dute.

Aldiz, martxoaren 1erako deituta zuten manifestazioa atzeratzeko asmoa agertu dute “negoziazioei denbora gehiago emateko ”. Manifestazioa martxoaren 6ra atzeratuko da
Bestalde, aurreikusita bezala otsailaren 26an erietxe eta lehen arretako zentroetan elkarretaratzeak egingo dira, 12:00tatik aurrera.