Sindikatuek Gure Esku Dago ekimenarekin konpromisoa agertu dute

2014/05/21
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuetako kideak Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin dute eta ekainaren 8an egingo den giza katean parte hartzeko deia egin dute Bilboko Arriaga Plaza egin den ekitaldian. Gaurkoan 123 enpresetako ordezkari sindikalak elkartu dira, izan ere 123 kilometro daude Iruñea eta Durango artean.

Ordezkari sindikalak hiru oinarrizko ideak azpimarratu dituzte ekimenarekin bat egiteko: nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta etorkizuna bertoko herritarren esku dago.

Gure Esku Dago