Sindikatuek Nafarroako Gobernuak Suhiltzaileen departamentuetan iragarritako ofizialorde plazak gelditzeko eskatu dute

2022/01/17
Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren gehiengo sindikalak, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek ordezkatuta, Suhiltzaileen zerbitzuan ofizialorde izateko deialdiaren iragarpena salatu nahi izan du. Haien ustez, deialdi honek ezkutuko soldata-igoera bat baino ez du nahi, suhiltzaileen profesional-talde zehatz batentzako. Paradoxa bat gertatzen da: funtzio Publikoak soldaten ustezko igoera baztertu egiten du, eta ihesbide hori baino ez dute aurkitzen. Hori dela eta, deialdi hau geldiarazteko eskatu diote atal sindikalek Nafar Gobernuari.

Suhiltzaile eta Babes Zibileko ELA, UGT eta CCOO sindikatuetako atal sindikalak Nafarroako Gobernuak iragarritako ofizialorde plazen aurka agertu dira
Adierazi dute eskainitako 24 plazen helburu bakarra profesional-talde jakin baten soldata igotzea dela.Aurreko legegintzaldietan plaza horiek desagertzeko zorian zeuden, suhiltzaile-ofizialekin partekatzen dituzten lanpostu teknikoak baitira. Zerbitzuko zuzendari ohien ustez, eskala teknikoa ingeniaritzan, arkitekturan eta abarretan prestakuntza duten langileek bete beharko lukete
Deialdi honek egoera zentzugabe batera garamatza, lanpostu tekniko baterako eskatzen den prestakuntzaren ordez, antzinatasuna aitortu nahi dute. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak (53. artikulua) zera onartzen du B maila izateko (eskala teknikoa):
“Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, eskatzen den titulazio eta funtzioen arabera, halako mailetan banatuta daude:

(...) B maila: maila honetako funtzionariek unibertsitateko diplomatu, Ingenieritza tekniko, arkitekto tekniko edo lanbide heziketako hirugarren gradua eduki behar dute. A mailako funtzionarioekin lankidetzan arituko dira, baita euren titulazioari propioak zaizkien funtzioetan.”
Nafarroan, ustezko egoera horrekin, larrialdi baten arduradun nagusiak estatutuak eskatzen duen titulaziorik gabeko pertsonak izan daitezke, sistema endogamiko eta laguntasun-sistema baten bidez hautatuak izan direnak gainera.
Nafarroako administrazioko gainerako departamentuetan (Osasuna, Hezkuntza, Foruzaingoa) legea betetzen da eta Suhiltzaileetan iraganean ainguratuta jarraitzen dugu.
Konstituzio Auzitegiaren epai batzuen arabera, antzinatasunak ezin du inoiz ordezkatu eskatutako titulazioa.
Hori dela eta, deialdi hau geldiarazteko eskatu diote atal sindikalek Nafar Gobernuari.