Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioa eta ELAren arteko bilera Bruselan
2013/10/30
Laster Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak (NSK) kongresua izango duela-eta, ELAko ordezkariza batek bilera egin du Bruselan nazioarteko erakunde sindikaleko arduradunekin: Sharan Burrow idazkari nagusia eta Jaap Wienen idazkari nagusiaren albokoa.
ELAren ordezkaritza Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusia, Amaia Muñoa idazkari nagusiaren ondokoa eta Laura Gonzalez de Txabarrik nazioarteko arduradunak osatu dute.
Bileran ELAk Euskal Herriko egoeraren berri eman die NSKko buruei, eta negoziazio kolektiboaren unea zertan den azaldu du; honen baitan, langileen antolakuntza zeregin sindikalaren erdigunean kokatu beharra ezinbesteko kontu bilakatu da.
Hain zuzen, 2014ko maiatzean burutuko den NSKren kongresuan ere antolakuntzaren inguruko gaiek garrantzi berezia izango dute datozen urteetarako eztabaida sindikalari dagokionez.