Sistemas siderurgicos Integrales-eko hitzarmenean aurre-akordioa

2005/06/13

Sistemas Siderúrgicos Integrales-eko ordezkari sindikalek akordioa lortu dute 2005 eta 2006 urteetarako hitzarmen kolektiboan. Soldata igoerak nabariak izan direla azpimarra daiteke eta bi urte horietan lanaldia 24 ordutan murriztuko da.

Aurreakordio hau bihar Asanbladak bozkatu beharko du. Bi urteko iraupena duen akordio honetan soldata igoerak %6koak izango dira urte bakoitzeko, honi gehitu behar zaio aparteko pagatan izango den %10eko igoera. Lanaldia 2005ean 16 ordutan murriztuko da eta 8tan 2006an. Bestalde istripuagatiko bajak soldataren %100eraino osatuko dira.

ELA akordioa sinatzearen alde agertu da, sektoreko negoziazio mahaian eskaintzen ari direna erraz gainditzen duelako, eta argi geratzen delako enpresek hori eskaini dezaketela. Hitzarmen honen edukiek, enpresako hitzarmenen balioa babesten dute, batez ere enpresariek esparru probintzialean sortu duten blokeoa gainditzeko.

Sistemas Siderúrgico Integrales Basauriko lantokian dagoen Sidenorren kontrata bat da eta 40 langile inguru ditu. Ordezkaritzari dagokionez ELAk 2 ordezkari ditu eta LABek 1.