Greba Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioetan

Soldata arrakala %35ekoa da Bizkaiarekin edo Gipuzkoarekin alderatuta

2024/07/15
Araban Estatuko Hitzarmena aplikatzen da. Ekainaren 28ko negoziazio mahaian patronalak egindako proposamena eskasa izanik, greba egingo dute uztailaren 18an ELAk eta LABek deituta.

Ostegunean, uztailaren 18an, Arabako adinekoen egoitzetan eta etxebizitza komunitarioen sektoreak greba egingo dute ELA eta LAB sindikatuek. 36. greba eguna izango dute 2019an sektoreko lehen hitzarmen probintziala lortzeko borroka hasi zenetik, 2024ko laugarrena.

Ekainaren 28an egindako negoziazio mahaian ELAk eta LABek patronalei beste proposamen bat helarazi ondoren, ez da aurrerapausorik eman negoziazioan. Sindikatuen balorazioa da helarazitako proposamena ez dela nahikoa eta sektoreko langileak prekarietatean betikotzea bilatzen duela. Adibide bat jartzearren: Arabako langileen soldatak eta lanaldia Bizkaikoekin edo Gipuzkoako langileekin alderatuta, Arabakoek 200 ordu gehiago egiten dituzte eta soldatetan %35eko aldea dute. Beste hainbeste gertatzen da bestelako edukietan.

Sindikatuen proposamena da sektoreko baldintzak hobetzeko lehen hitzarmena lortzea. ELAk eta LABek prozesuan inplikatzeko exijitzen diete patronalei eta administrazioei. Izan ere, sektoreak bizi duen egoeraren arduradun nagusiak dira Arabako Foru Aldundia eta hiru patronalak; ACRA, GESCA eta LARES.

Hori dela eta, datorren uztailaren 18an, Gasteizko kaleetan, Arabako adienkoen egoitzen eta etxebizitza komunitarioen hitzarmen bat aldarrikatuko da berriro, lan baldintzak hobetzeko.