'Soldata eta lan jardun partzialen loteria' Gipuzkoako ehungintza sektoreko greban

Gabonetako zozketa antzeztu dute langileek Donostiako San Martin merkataritza gunean. Arropa saltokiez inguratuta, San Ildefonsoko haurrez mozorrotu eta sariak banatu dituzte Gipuzkoako ehungintzako merkataritzaren egoera salatzeko: lanaldi partzialak, ordutegi aldaketak, soldata izoztuak... Hirugarren eta bigarren saria ere banatu dituzte: antzinatasun plusa eta online plusa. Azkenik, sari potoloarekin Gipuzkoako ehungintzako Hitzarmen berria banatu dute, sektoreko aldarrikapen guztiak jasotzen dituena.
Bihar, Olentzero
Ostiralean, abenduaren 23an, aste honetako bigarren greba eguna izango da, eta langileak Olentzerorekin egongo dira Hitzarmenerako hobekuntzak eskatzeko. Gaur bezala, Donostiako San Martin merkataritza gunean izango da: 11:30ean prentsarekin hitzordua eta 11:45ean ekintza.