Lemoako Udala

Soldata igoerak lortu dituzte azpikontratatutako lorezain eta garbitzaileek, hiru asteko grebaren ondoren

2023/05/05
Hiru asteko greba bukatu dute langileek ordainsaria % 12 eta 13 artean igota. Oinarrizko soldata 19.600 eurokoa izango da zerbitzu berria hasten denean. Akordioa 2024an berriz ere negoziatzeko aukera izango dute.

Lemoako Udalak azpikontratatutako lorezain eta garbitzaileek akordioa lortu dute herriko gobernuarekin, hiru astez greban izan ondoren. 19.600 euroko soldata izango dute oinarri moduan zerbitzu berria hasten denean. % 12 eta 13 arteko soldata igoera da hori langile guztientzat, horietako batentzat izan ezik. Azken horrek % 7ko igoera izango du. Udalak zerbitzua urtebeterako aterako du, baina luzatzeko aukerarekin, eta horrek 2024an negoziaketa berriak hasteko aukera emango die langileei.

ELAk argi dauka antolakuntza, greba eta erresistentzia kutxa ezinbestekoak izan direla garaipena lortzeko, bai eta langileen grina. Lanean jarraituko du sindikatuak oraindik hobetzeke dauden gaien inguruan.