Ramondín (Oion)
Greba ekainaren 18an, soldatak izoztearen aurka

Ostiralean, ekainaren 6an, bilera bat egingo da enpresarekin, eta bertan metalgintzako hitzarmenean finkatutako soldatak aplikatzea eskatuko da.
Oiongo Ramondín enpresako batzordeak (UGT, CCOO, ELA eta LAB) greba deitu du ekainaren 18rako, zuzendaritzak iragarritako soldata izoztearen aurka. Langileek iragarri dute ez dutela onartuko Metalgintzako Estatuko hitzarmena ez aplikatzea dakarren neurri hori. Zuzendaritzak atzera egiten ez badu, ekainaren 24tik aurrera astearte eta ostegunero egingo dira grebak. Enpresa industriala da Ramondín.
Datorren ostiralean, ekainaren 6an, enpresa batzordea berriro bilduko da zuzendaritzarekin, eta atzera egiteko eskatuko dio. "Murrizketarik txikiena ere ez da onartuko", azpimarratu dute.