Soldatak jaisten diren lekuetan enplegua galtzen da

Negoziazio kolektiboko arduradun Joseba Villarrealek, azterketa bulegoko kide Julene Gabiolarekin batera, azkenaldian soldatek izan duten bilakaera aztertu du ELAk gaur Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. Villarrealek azpimarratu du patronala gezurretan ari dela, eta diotenaren kontra soldatak jaisten diren lekuetan enplegua galtzen ari dela.
Negoziazio kolektiboko arduradunak azaldu du ELAk ez duela onartuko soldaten izozketari ateak zabalduko dion akordiorik. “Ez da egia lan kostuak larregi igo direnik, ezta hauek jaistea krisialditik irteteko konponbidea denik ere. Lan kostuak murrizteko egungo politikarekin jarraitzeak krisia areagotuko du, gizartea pobretzen, eta hein handi baten, langabezia handituz jarraituko du”.