Soldaten eros ahalmenaren hazkundea eskatzen du ELAk

2010/01/14
Prezioak %0,8 hazi dira abenduan, nagusitu diren zifra negatiboak direla eta, deflazioaren beldurra bizi izan den urtea eta gero.

Bilakaera honek eta ekonomi egoerak, urte guztian zehar, interes enpresarialek, berriro ere  soldaten moderazioaren beharrizana eskatzeko balio izan dute.

2010eko negoziazio kolektiboari begira, ELAk beharrezkotzat jotzen du soldatak %0,8a baino nabarmen gehiago haztea, krisialditik ateratzea era bidezkoagoan eta azkarrago egiteko.

Langileriaren bizi baldintzak hobetzea posible egingo duten soldata eta lan baldintzen borrokaren parte da eskabide hau, lan errentek azken urteetan galduriko aberastasunaren parte berreskuratzen lagunduko dutenak.