Soldaten igoera eta lanaldiaren murrizketa eskatzeko beta dago

2008/07/18
Adolfo Muñoz, ELAren idazkari nagusiaren ondokoaren iritziz, egoera ekonomiko berriaren errudunak ez dira soldatak, azken 15 urteotako enpresarien neurrigabeko irabaziak eta lan merkatuaren deserregulazioa baino. Adolfo Muñoz eta Mikel Noval, ikerketa bulegoko arduradunak, egoera ekonomikoari buruzko txostena eta Nafarroa 2012 Plana eta EAEko ekonomía suspertzeko erakundeen arteko akordiari buruzko iritzia plazaratu dute Bilbon.

Nafarroako Barne Produktu Gordinaren hankundea, termino errealetan (hau da, inflazioaren gainetik), %3ra heldu da 2008ko lehenengo hirulabeteotan, 2007ko lehenengo hiruhilabetekoan %4,2koa izanik. EAEn ere, ondorio bera igartzen da, hazkunde-erritmoa %4,1etik %3era jaitsi baita hamabi hilabetean.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ekonomia suspertzeko sinatu duten hitzarmenak lehenik aurreikusita zeuden karduketak bildu baino ez dituela egiten, funtsean, salatu du ELAk.

 Irakurri txostena