Soldaten parekotasuna Hondarribiko udaletxeko eraikinen garbitzaileentzat

2008/05/30
Hondarribiko udaletxearen eraikuntzen garbikuntzan aritzen diren langileek arlo honetako udal langileek dituzten soldatak jasoko dituzte. Izan ere, Pilsa enpresako langileek ekiparazioa lortu dute. Ondorioz %25eko soldata igoera izango dute, urtean 3.500 euro, batazbestez.

ELAren esanetan akordioa posible egin du udalak agertu duen negoziaziorako borondate argiaren ondoren.