CAJA RURAL TALDEA

Solera Navarrako langileek greba deitu dute uztailaren 6tik 14ra

2026/07/03
Solera Navarrako langileek greba deitu dute uztailaren 6tik 14ra
24 greba egun ostean, Iruñerriko eguneko zentroetako zuzendaritzak ez negoziatzea eta gatazka luzatzea erabaki duela salatu du ELAk. Nafarroako Rural Kutxak 249 milioiko etekinak lortu zituen 2025an, eta hala ere Soleraren langileak prekaritatean izaten jarraitzen du.

ELAk greba deitu du datozen Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra) Solera Navarrako eguneko zentroetan (Iruñerria), Ana García Prieto eta Carolina Fernández Arruti ELAko ordezkariek prentsaurrekoan azaldu dutenez.

"Langileok mobilizazioekin eta San Fermin egunetarako greba egun gehiagorekin jarraitzea erabaki dugu. Egun horietan kontzentrazioak egingo dira Entzierroaren Monumentuan 11:00etan — azaldu zuten —, enpresak langileen benetako beharrak bilduko dituen hitzarmen bat negozia dezan, hala nola soldata-hobekuntzak, urtero KPIaren igoerarekin (2022tik soldatak izoztuta dauzkagu), medikuarengana joateko ordaindutako baimenak, baja osoa kobratzea, eta abar".

ELAko ordezkariek ere kontuan hartzen dute senideen egoera: "Badakigu erabiltzaileentzat eta haien senideentzat greba egun hauek eguneroko errutina hausten dutela, are gehiago Sanferminetan, baina Nafarroako Gobernuak proposatutako gutxieneko zerbitzuak, gehiegizkoak izan arren, zorrotz beteko dira, aurreko greba egunetan bezala. Zentroaren dinamika aldatu egingo da, baina erabaki zorrotzak hartu behar ditugu enpresaren jarrera ikusita". Nafarroako Rural Kutxak 249 milioiko etekinak lortu zituen 2025an, eta hala ere Soleraren langileak prekaritatean izaten jarraitzen du.

Ildo horretan, familia eta erabiltzaile guztiei eguneko zentrora ez joateko gonbita egin zieten (familia bakoitzak dituen aukeren arabera): "Horrela, presio handiagoa egiten dugu eta gatazka lehenago amaitzea lortuko dugu. Gure errebindikazioa bidezkoa dela uste dugu, eta arreta ona lan-baldintza duinetatik ematen dela, eta ez prekaritatetik ".