Sondika eta Zamudioko lorezaintza zerbitzuko langileek akordioa lortu dute

Sondika eta Zamudioko lorezain zerbitzuko langileek eta ENVISER enpresak hitzarmena sinatu dute eta horri esker bukatutzat eman dute lau hilabetez luzatu den lanuztea.
Langileen nahia zentroko hitzarmen propioa eskuratzea zen. Zentzu horretan, hitzarmen propioaren bitartez, euren baldintzak beste lorezaintza zerbitzu batzuetan dauden lan baldintzekin parekatu nahi zituzten. Horrekin batera, euren lan-baldintzak hobetu nahi zituzten, orain arte aplikatzen ari zen estatu mailako hitzarmenaren gainetik.
Akordioa 2018. urteko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, zerbitzuen eskaintza berriekin eta 3 urtez egongo da indarrean (2018, 2019 eta 2020). 3 urte horietan, hitzarmenean adostutako hobekuntza ekononomikoak aplikatzen joango dira, atalka. Laneko gainontzeko hobekuntzak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Akordioak honako biltzen du:
3 urteko iraunaldia.
%20ko igoerak soldatetan.
Elementu toxiko eta arriskutsuekin kontaktuan egoteagatik laneko plusa.
Asteko 36 orduko lanaldia.
Gaixotasun arrunten ondorioz sortutako aldi baterako ezintasunen aurrean %100eko osagarriak.
Akordio honen bitartez, zentroko akordio propioa izatea lortu da. Akordio honek, gainera, langileen lan-baldintzak hobetzeaz batera, baldintza horiek are duinagoak izatea ere badakar. Esan beharra dago, administrazio publikoetako zerbitzuak erabaki politikoengatik pribatizatu direla. Horrek eragin zuen lan baldintzak eta baldintza ekonomiko kaxkarragoak aplikatzea, prekarietatean sakonduz.
Hitzarmen honi esker nabarmen hobetuko dira azpikontratatutako langileen lan-baldintzak. Era berean, akordio honek lan-erreformak langileen eskubideengan duen eragin negatiboaren aurrean babestuko ditu. Besteak beste, honako onurak ahalbidetuko ditu: ultraktibitate mugagabea, ordutegi malgutasunari aurre egitea, edo soldata-erregimena ez aplikatzeko klausulak egotekotan, akordioa aplikatuko dela ziurtatzea.