STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!

2017/01/23
Saharako preso politikoen alde, Marokoren errepresioaren aurka eta herrien autodeterminazio eskubidearen alde, kontzentrazioa egin dugu gaur Bilbon ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuok, Saharar herriarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeekin eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeekin batera.

Saharako preso politikoen aldeko kontzentrazioa burutu dugu gaur hainbat sindikatu eta gizarte eragilek Bilbon. Izan ere, Saharako 25 pertsona epaituko dituzte berriro ere Gdeim Izik izenaz ezaguna den kasuarengatik. Gogoratu, abenduaren 26ko epaiketa bertan behera gelditu zela 23ra atzeratuko zutela. Epaituak izango diren askorentzat 30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute.

Hau dela eta, ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuok, Saharar herriarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeekin eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeekin batera, goizeko 11:30etan Bilboko Marokoko kontsulatuaren aurrean kontzentrazioa egin dugu Saharako preso politikoen alde, Marokoren errepresioaren aurka eta herrien autodeterminazio eskubidearen alde.