EKIALDE HURBILA
Genozidioari Stop! Langileok, Palestinako herriaren alde
Urrian urte bat betetzen da Israelek bete herri palestinarraren aurkako indarkeriaren azken eta enegarren erasoa hasi zuenetik. Eskalada beliko hori Gazan hasi zen, eta berehala hedatu zen lurralde palestinar guztietara. Palestina, Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako genozidioa pairatzen ari da Israelen eskutik.
Palestinar herriaren aurkako erabateko gerra honek, 42.000 palestinar baino gehiago erail ditu, horietatik gehienak haurrak direlarik. Jerusalem eta Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria nahiz Israelen gerra krimenak etengabeak izaten ari dira, eta genozidio hau mundu osoa zuzenean ikusten ari da. Gauzak horrela, Hego Euskal Herriko hainbat hirietan sindikatuok elkarretaratu gara, Palestinako herriarekin euskal langileen elkartasuna adierazteko.