SU TXIKIEN ITSASOA

"Su Txikien Itsasoa", transizio ekosozialari aurre egiteko aliantzak sustatuz

2023/10/03

ELAk parte hartu du EHko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako 'Su txikien itsasoa' jardunaldietan. Ia berrogeita hamar eragile sozial eta sindikalek trantsizio ekosozialerako funtsezko ardatzak adostu eta elkarrekin nola sustatu nahi dituzten eztabaidatu dute topaketan. Elkarrekin sustatu beharreko lehen erronka komun bezala, azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista Orokorrarekin bat egin dute Ozaetako Garaion gunean egindako topaketan. Bideoa: Ahotsa.info