Suhiltzaileen EPEan psikoteknikoa gainditu ez zutenen % 20ak bide juridikoa hasi du jada

2023/01/16
Aurkeztutako helegitean, aurretiazko neurri bezala, urtarrilak 17an izango den bigarren frogan parte hartzea eskatu dute

Urte luzeetan behin behineko egon diren Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek urrats berri bat eman dute: bide juridikoa irekitzea. Bide hau  ohiko mobilizazioetara gehitzen da, hain zuzen ere.

ELAko zerbitzu juridikoak emandako datuen arabera, Suhiltzaile lanpostuetarako Arkautek egindako lehen EPE bateratuan froga psikoteknikoa gainditu ez zuten izangaien %20tik gora bide juridikoa hasi dute errekurtsoa aurkeztuz.

Erkoreka Sailburuak eta hainbat politikariak esandakoa gezurtatuz, hamarnaka errekurtso aurkeztuko dira egun hauetan EPE bateratuaren emaitzen aurka (urtarrilak 19an bukatzen da epea helegitea sartzeko).

ELAko zerbitzu juridikoak aurkeztutako helegitean,aurretiazko neurri bezala, urtarrilaren 17 an EPE bateratu honetako bigarren frogan parte hartzeko eskaera luzatzen da ere.

ELA sindikatuak berriro ere, Eusko jaurlaritzari eta suhiltzaile zerbitzuak dauzkaten Hiru Foru Aldundiei eta EAEko hiru hiriburuei,beraiek sortu duten egoera larriari irtenbidea bilatzeko borondatea izan dezatela eta bide horretan,honako erabakiak har ditzatela eskatzen du:

  • Polizi eta larrialditako euskal akademiak- Arkauteko Akademiak- bigarren frogara aurkezten diren izangaiei parte hartzeko aukera onartzea eta izangai hauek aurkeztutako helegiteak kontutan izan ditzala.
  • Bestetik Gipuzkoako Foru aldundiari eta Arabako Foru Aldundiari urte luzez behin behineko izan dituzten suhiltzaile hauentzako irtenbide egokia bilatzea.
  • Eta azkenik Suhiltzaile zerbitzuak dituzten instituzioei , bertan bera utzi dezatela EPE bateratuaren ideia eta suhiltzaile prozesuak instituzio bakoitzak hasieratik bukaeraraino prozesua bere instituzioan egin ditzala.