Suhiltzaileen manifestazioa Gasteizen, suteen itzaltze legea erretira dezala exijituz

Urtebete baino gehiago pasatu da Eusko Jaurlaritzak suteen prebentzio eta itzaltze eta salbamendurako lege proiektua aurkeztu zuenetik. Hasieratik, ELAk salatu du Lege honen tramitazio prozesuan dela ez langileekin ezta Sindikatuokin kontatu. Ez da Lege egokia egunero suhiltzaileek suhiltzaile perkeetan dauzkaten arazoei aurre egiteko eta zerbitzua indartu beharrean ahuldu egiten duela salatu dugu, pribatizazioari aterik ez baitio ixten, suhiltzaileen lan baldintzen prekarizazioa dakarten figura berriak sortzen ditu...
Arrazoi guzti hauengatik, ELAk, beste Sindikatu eta langileekin batera, kontzentrazioak, manifestaldiak, legebiltzarrean agerraldiak egin ditu, sinadura bilketak babestu ditu… Eta ildo horretan jarraituko dugu Eusko Jaurlaritzak Lege hau erretiratu arte edo Eusko Legebiltzarrak Lege proiektu hau arbuiatu eta Eusko Jaularitzari exijitu arte benetan langileon partehartzea izango lukeen lege baten prozesuarekin hasteko.
Oraingoan, ELAk, LAB, CCOO eta Bazkuna Sindikatuekin batera, Eusko Legebiltzarrean dagoen Suhiltzaile Lege proiektua salatzeko helburuarekin, EAE zeharkatuko duen suhiltzaileen martxa ziklista bat antolatu da. Etapak amaitzen diren herrietan suhiltzaileen ekintzak eta protesta ekintzak egingo dira eta Gasteizen Legebiltzarraren aurrean bukatuko den manifestazio batekin amaiera emango diogu martxa ziklistari.