Susan Georgeren hitzaldia Baionan

2006/10/15
Susan Georgek "Une autre Europe est possible" hitzaldia eskainiko du urriaren 17an Manu Robles-Arangiz Fundazioak Baionan duen egoitzan. (Cordeliers karrika 20, Baiona Tipia), 18:30ean. Susan George ATTAC-eko lehendakari ordea izandakoa da, globalizazio neoliberalaren aurkako talde ezagunenetakoa.

Susan Georgek hamaika liburu idatzi ditu, baina bereziki “Informe Lugano” liburuak eman zion ospea. Sartzea dohainik izango da, baina aretoaren edukiera mugatua denez, aurretik izena ematea gomendatzen da, (0033) 05 59 59 33 23 telefonoan edo ipar@mrafundazioa.eus helbidean.