Talde eta gizarte eragile ugari abenduaren 1eko mobilizazio egunarekin bat egin dute

2021/11/18
Hego Euskal Herriko hogeita hamar gizarte eragilek baino gehiagok (feministak, ekosozialistak, gazteak, ikasleak, antimilitaristak, independentistak eta pentsiodunak) babesa eman diote ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek abenduaren 1erako deitu duten mobilizazio egunari. Zehazki, abenduaren 1ean manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan goizeko 11: 00etan. Bilbon udaletxetik abiatuko da; Donostian, Gobernu Zibiletik; Iruñean, CENetik; eta Gasteizen, Probintzia plazatik. Halaber, arratsaldean, mobilizazioak egingo dira hogeita hamar bat udalerritan.

Kolektibo horiek bat egiten dute deialdi sindikalarekin, beren helburuetan bat egiten dutelako: lana, pentsioak eta bizitza duina. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizitza duin baterako subiranotasuna.
Gutxi batzuen gutiziaren eta botere-irrikaren gainetik, pertsona guztien bizitzak, gure herriaren eta planetaren beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten neurri politikoak aldarrikatzen dituzte. Ezinbestekoa da, beraz, norabide-aldaketa sakona, ezinbestekoa baita erabaki subiranoak hartzeko eta gauzatzeko eskubidea eta gaitasuna izatea.
Halaber, egun hauetan eztabaidatzen ari diren lan-erreformen eta pentsio-erreformen borrokan jarrera bat hartzeko beharra azpimarratu dute. "Ez gaude prest gure bizitzak pobretzen eta prekarizatzen dituzten murrizketa berriak onartzeko", diote.
Talde horiek, abenduaren 1eko mobilizazioetarako deialdia egin duten sindikatuek bezala, azpimarratzen dute
Lan guztiak aintzatesteko eta banatzeko neurriak hartu behar dira, eta enplegurako baldintza duinak bermatzeko ordua. Honako hauen aldarrikapena da: prekarietatera kondenatutako langileen belaunaldi berriena, gutxiengoetan eta lan ikusezinetan gauden emakumeena, bizirauteko nahikoa langabezia-prestazio jasotzen ez dugunona.
Azkenik, azpimarratu dute ez dugula onartuko borroka-urteekin irabazitako eskubideen murrizketarik. Besteak beste, pentsio duina izateko eskubidea aldarrikatzen dugu. Bai orain pentsiodunak direnena, bai etorkizunean pentsiodunak direnena. Genero-arrakalarik gabeko pentsio-sistema, erosteko ahalmen erreal, propio, publiko eta unibertsalari lotua.