Gipuzkoako TAO eta garabietako laugarren greba-egunaren jarraipena erabatekoa izan da

Era berean, udaletxeen isiltasuna salatu dute sindikatuek, gatazka parte izanik ere ez dute nahi izan greba komiteak luzatutako bilera eskaerari erantzun ere egin. Ezin dugu ahaztu, TAO zerbitzua diru-iturri handia da Gipuzkoako udalentzat.
Gainera, OTA eta Garabietako greba deitzaileak kexu dira baja gehienak ez direla kubritzen, jubilazioak amortizatu egiten direla, langile kopuruak murriztuz doaz etab. Honek sektoreko langileen lan-etorkizuna ere ezbaian jartzen du eta ardura hori trasladatu nahi zaio udaletxeei.
Horregatik guztiagatik, negoziaketa mahaiko ordezkariek berriro eskatu diete ugazabei eta gatazkan parte hartzen duten gainerako eragileei langileen eskaerak beteko dituzten adostasunak lortzeko bideak irekitzea. Bien bitartean grebekin aurrera jarraituko dute langileek, azaroaren 9tik 16ra.