Tarabusi-n hitzarmen aurreakordioa

2005/07/15

Lanadia 24 ordutan murriztu, behin-behinekotasuna mugatu eta diskriminazioak zuzentzen ditu

Tarabusiko ordezkari sindikalek hitzarmena kolektiboaren inguruko akordioa lortu dute zuzendaritzarekin. Aurreakordioa gaur aurkeztuko zaio langileen asanbladari.

KPI +0,30 2005erako, KPI +0,70 2006an eta KPI +1 2007an, soldata igoerak jasotzen ditu hiru urteko iraupena izango duen aurre-akordioak. 2005ean %0,40ko igoera gehitu behar zaio, ezohiko lansarietan 30 eurotako igoera onartu baita. Gaueko plus-a soldata igoeraren gainetik, %10 igoko da urtero. Lanadia 24 ordutan murriztuko da, urtero 8 ordu.

ELAren ustez azpimarratzekoa da kontratazioan behin-behineko kontratuentzat %10eko muga jarri izana. Ondorioz zenbait kontratu finko egin beharko dituzte muga hori gainditzen delako. Aurre-erretiroa hartzen dutenen lanpostuak betetzeko langile berriak kontratatzea bultzatuko da.

Langile berriek jasaten duten diskriminazioa hobetzen joango da, hilabeteko 25 eurotako soldata igoera izango dute antzinatasuna duten langileekin berdintzen joateko.

Ospitaleratzea ekartzen duen bajagatik %100eko osagarria onartu da.

Tarabusi enpresa automobilgintzaren sektorean aritzen da eta Igorren dago. 350 langilek egiten dute lan eta ordezkaritza sindikalari dagokionez ELAk 2, UGTk 1, CCOOek 2, LABek 3, USOk 4 eta sindikaziorik gabeko ordezkari bat, osatzen dute enpresa batzordea.