Gipuzkoako Correoseko langileek urtarrilaren 3, 4 eta 5erako aurreikusitako greba bertan behera utzi dute

2021/12/30
Gipuzkoako Correoseko langileek urtarrilaren 3, 4 eta 5erako aurreikusitako greba bertan behera uztea erabaki dute, enpresak lan-baldintzak prekarizatzen zituen lan-sistema berriaren inposizioa baztertzea erabaki duelako eta negoziaziatzeko prest agertu delako. Horrela, eta 21/12/29an egindako batzarrean, langileek, bozketa bidez, greba bertan behera uztea erabaki dute.

Nolanahi ere, greba egiteko aukerak indarrean jarraitzen duela adierazi dute, baldin eta enpresak arlo horretako azken zuzenketak urratzen edo aldatzen baditu.

LABek, ESK-k eta ELAk, berriz ere, langileen erabakia babesten dute.