CENER - Zangoza
Teknikariak lanuzteak egin dituzte lan baldintzak hobetzeko

Lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurriak eta txandak hobeto antolatzea eskatzen dute.
CENER enpresak Zangozan duen lantegiko teknikariek lanuzteak hasi dituzte beren lan baldintzak hobetzeko eta zuzendaritzaren erantzun falta salatzeko.
Enpresa batzordeak dokumentu bat aurkeztu zuen ekainean, hainbat aldarrikapenekin, besteak beste, lanaldiaren banaketa arautzea, azpikontratazioa mugatzea eta 55 urtetik gorakoentzako gaueko txandak saihestea. Enpresak kontziliazioa eragozten duten etengabeko txanda aldaketak egiten dituela salatzen dute.
Elkarrizketarik ez zegoenez, urriaren 8an teknikariek lau orduko lanuztea egin zuten, CENERek Sarrigurenen eta Agoitzen dituen beste zentroetako lankideen laguntzarekin.