Iruñeko Tele-Taxiko langileek esan dute “sanferminetan ez dela taxirik egongo” zuzendaritzak adostutako hitzarmena betetzen ez badu

2022/06/23
Langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean, eta greba mugagabea deitu dute uztailaren 1etik aurrera, enpresak hitzartutako soldata igoera aplikatzeko

ELAk ordezkatutako Tele-Taxi Enplegu Zentro Bereziko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzaren aurrean (eskualdeko hiri-garraioaren eta taxiaren arduraduna da), enpresaren zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa berritzeko eta soldatak igotzeko lortutako akordioa betetzeko: 2021erako eta 2022rako KPIaren igoera eta 2023rako KPIa gehi 0,5 puntuko igoera.

Tele-Taxiko langileek greba mugagabea deitu dute uztailaren 1etik aurrera, eta enpresak adostutakoa betetzen ez badu, Sanferminetako Taxi zerbitzua erabat baldintzatuta egongo da.