Telemaratoi solidarioan elkartasunik ez langileekiko

2017/12/14
Urtero bezala, aurten ere EITBk telemaratoi solidarioa antolatu du. Bada, ezin aipatu gabe utzi elkartasuna piztu nahi duen telemaratoi honetan erabateko elkartasun eza pairatzen dutela antolaketa lanetan diharduen langileek. Lanalden da aurtengo telemaratoia antolatzen eta martxan jartzen ari den enpresa. Gaur bezalako egun batean, ezin aipatu gabe utzi enpresa horretako langileek sufritzen duten prekarietatea.

Enpresako atarian euren egoeraren berri jasotzen duen orri informatiboak banatu dituzte Lanaldeko Langile Batzordekoek goizean goizetik: kontratuak irregularrak, partzialak eta denboraldi baterakoak dira, kontziliazioa gauzatzea ezinezkoa da, ez dute formaziorik jasotzen eta euren soldatak 900 eurokoak dira.

Lanalden enpresako errealitatea telemarketing sektoreko beste enpresa batzuen oso antzekoa da. Lan feminizatua izaki, ez dute bertako langileen egitekoa behar den bezala baloratzen eta sarritan gutxietsi ere egiten dituzte. Egoera horren ardura Lanalden bera eta zerbitzua azpikontratatzen duten hamaika enpresarena da: Kutxabank, Eusko Jaurlaritza, EDP, Sareteknika eta Bilboko Udala, besteak beste. Era berean ezin ahaztu, negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren kaltetuak direla bertako langileak, CCOO eta UGTk Madrilen patronalarekin adostutako hitzarmena aplikatzen baitiete.