Telemarketing alorreko bigarren greba eguna arrakastatsua izan da

2007/12/05
ELA eta LAB sindikatuek deitutako bigarren greba egunak jarraipena zabala izan du Telemarketing-eko langileen artean. Guztira langileen %75ak bat egin du grebarekin. Sektore honetan 3.000 daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetako %95 emakumeak.

Bestalde, ehunka langilek hartu dute parte Donostian eta Bilbon egin diren elkarretaratzeetan.

Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne.

Hurrengo greba eguna abenduaren 28an izango da.