Telemarketing alorreko ordezkarien elkarretaratzea

2008/09/01
ELA eta LAB sindikatuek deituta Telemarketing alorreko ordezkariek elkarretaratzea egin dute irailaren batean BBK-k Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Langileok Gipuzkoa, Araba eta Bizkairako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne.