Telemarketing-eko langileak Eusko Legebiltzarrean

ELA eta LAB sindikatuak deituta Telemarketin-eko langileak Eusko Legeniltzarraren inguruan elkarretaratu dira Euskadi mailako lan hitzarmena eskatzeko. Bien bitartean, bi sindikatuotako ordezkariak euren eskaerak azaldu dizkiete Lan eta Gizarte Sozialeko batzordeko kideei.

Bestalde, apirilaren 17an greba eguna izan da eta aurreko deialdiak bezala jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean. Guztira langileen %70 inguruk bat egin du sindikatuen deialdiarekin. Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne. Sektore honetan 3.000 daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetako %95 emakumeak.