Telemarketing-eko mobilizazioak aurrera jarraitzen dute

2008/01/22
Telemarketing-eko langileek mobilizazioekin jarraituko dute aste honetan ere. Datorren urterrilaren 24an, elkarretaratuko dira MCC kooperatiba taldeak Arrasaten duen egoitzan, alor honetako mahai negoziatzailea osatu dadila eskatzeko

Datozen asteotako mobilizazioen zerrenda:

· Urtarrilak 24: Ordezkarien bilkura Arrasateko MCCn.
· Urtarrilak 28: Egun osoko greba eta bilkura Bilbon (Eusko Jaurlaritza).
· Otsailak 14: Ordezkarien bilkura Bilboko BBVAren aurrean.
· Otsailak 19: Egun osoko greba eta enpresa bakoitzean bilkurak.
· Otsailak 20: Egun osoko greba eta manifestazioa Bilbon (BBK - Telefonica - Udaletxea).
· Martxoak 8: Emakume langilearen eguna.
· Martxoak 10: Egun osoko greba eta bilkurak enpresa bakoitzean.
· Martxoak 11: Egun osoko greba eta BBK aurrean bilkura (Bilbo).
· Martxoak 12: Egun osoko greba eta manifestazioa Bilbon (Iberdrola - BBK - Eusko Jaurlaritza).

Asteazkenero 30 minututako iraupena izango duten bilkurak lantokietan.