Terminales Portuarias-eko (TEPSA) langileak bi hilabete greba mugagabean
2014/11/18

Terminales Portuarias-eko (TEPSA) langileek bi hilabete daramatzate greban zazpi kaleratze salatzeko. ELAren aburuz zuzendaritzak lan erreforma erabili nahi du kaleratzeak gauzatzeko, eta aurkeztu duen lan erregulazio expedientea iruzurra da.
TEPSAk lan zentroak ditu Bartzelona, Tarragona, Valentzia eta Zierbenan, eta azken lau urteotan 10 miloitik gora euroko irabaziak izan ditu. ELAren iritziz ez dago inolako arrazoirik lan erregulazio expediente bat aurkezteko, baina enpresak langileak izutu nahi ditu soldatak murriztu eta lan baldintzak okertzeko. Zuzentzaritzak aurkeztutako neurriak gauzatuz gero, plantilla %18 murriztuko litzateke Zierbenan.