Tipi-tapa, tipi-tapa… KORRIKA!

2017/03/29
Bihar Korrikaren 20 ekitaldia hasiko da Otxandion, bi urtetik behin Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen dituen euskararen aldeko lasterketa. Aurtengo ekitaldia Otxandion hasiko da, eta amaiera Iruñean izango du apirilaren 9an. ELAk bere babes osoa adierazi nahi dio Korrikari, eta bertan parte-hartzeko deia luzatu nahi dio sindikatuko militantzia guztiari.

ELAk parte-hartuko duen kilometroak

GASTEIZ: Martxoak 30, osteguna. 54 km-a. 21:01. Arana kalea.

DONOSTIA: Apirilak 4, asteartea. 1.272 km-a. 21:11. Askatasun hiribidea.

BILBO: Apirilak 6, osteguna. 1.873 km-a. 20:24. Hurtado de Amezaga kalea.

IRUÑEA: Apirilak 9, igandea. Kilometroa, ordua eta lekua zehazteke.