Tippi-Tappa-ren itxieraren salaketa

2009/01/22
ELAk TIPPI-TAPPA komunikabide taldeari bere elkartasuna adierazi nahi dio eta, bide batez, Nafarroako gobernuaren jarrera salatu.

Izan ere, komunikabe honen itxiera Miguel Sanzen gobernuak euskararen aurka daraman politikaren ondorio zuzena da.

ELAk bere egunean salatu zuenez, Nafarroako gobernuak euskara suspertzeko dirulguntzak %39 murriztu ditu, Barne Produktu Gordinaren %0,019 besterik izatera iritsi delarik.

Diru laguntzen murrizketa honek baieztatu besterik ez du egiten euskara eta euskal kultura desagertzeko gobernuak daraman politika gogorrak. Era honetan, euskararen aldeko diru laguntzak handitzea eskatzen du ELAk, gure hizkuntzak merezi duen babesa izan dezan.