TMB Arraiz hiri-hondakinen plantako langileak sei hilabete greban

Hiri-hondakinen planta honetako 120 langileren balditzak eta lan egiteko erritmoak salatu ditu behin baino gehiagotan ELAk. Bestalde, 25 lankideren baino gehiagoren kontratuetan lanaldi-portzentajea %27koa da, eta soldatak ez dira iristen 400 eurora. Gainontzeko lankideen soldatak ez dira heltzen, batez bestez, 1.200 eurora.
Txandaka lan egiten dute eta ez dute plusik kobratzen. Are gehiago, urteko lanaldia 1.728 ordukoa da, sektoreko batez bestekoa 1.592 ordu izanik.
UTE TMB Arraiz Enpresa Batzordeak salatu zuenez, Pabisa, Valoriza (Sacyr), Garbiker eta Bizkaiko Foru Aldundia gehiago arduratzen dira gutxieneko zerbitzuak arautzen, gatazkaren konponbidea bilatzen baino. Era honetan, Bizkaiko Aldundiaren jarrera salatu dute grebalariek.
Bestalde, grebaren ondorioz hiri-hondakinak JATAko zabortegira botatzen ari dira, eta honek dagoenekoz gainezka egin du. Egoera jasanezina da eta Aldundia ez ikusiarena egiten ari da.