TMB Arraizeko langileek 100 egun daramatzate greban

2016/07/12
Bizkaiko hiri-hondakinen enpresako langileek greba hasi zuten lan-baldintzak hobetzearren, eta prekarietatearen hedadura mugatzearren. Zerbitzuaren ustiakuntza Pabisa eta Valoriza-Sacyr enpresen esku utzi zuen Bizkaiko Diputazioak. Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak sindikatuaren babesa agertu die grebalariei.

Hiri-hondakinen planta honetako 120 langileren balditzak eta lan egiteko erritmoak salatu ELAk ditu behin baino gehiagotan ELAk. Bestalde, 25 lankideren baino gehoagoren kontratuetan lanaldi-portzentajea %27koa da, eta soldatak ez dira iristen 400E-ra. Gainontzeko lankideen soldatak ez dira heltzen, batez bestez, 1.200 eurora.

Txandaka lan egiten dute eta ez dute plusik kobratzen. Are gehiago, urteko lanaldia 1728 ordukoa da, sektoreko batez bestekoa 1592 izanik.

UTE TMB Arraiz Enpresa Batzordeak apirilaren 1ean salatu zuenez, Pabisa, Valoriza (Sacyr), Garbiker eta Bizkaiko Foru Aldundia gehiago arduratzen dira gutxieneko zerbitzuak arautzen, gatazkaren konponbidea bilatzen baino. Azkenean Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak arautu dituen gutxieneko zerbitzuek greba-eskubidea urratzen dute.